Larraungo memoriak bizirik dirau herritarren ahotsari esker

Mailope Aldizkaria 2025ko api. 7a, 09:55

Larraungo ahozko memoria bilketaren aurkezpena Gabari Gune Irekian.

Pasa den asteburuan aurkeztu zen Larraun 12 bizitza historiatan lana Gabari Gune Irekian.

Labrit Ondarea, Eusko Kultur Fundazioa eta Euskal Kultur Erakundea izan dira proiektuaren gidari, eta Larraungo ahozko ondarea jasotzen aritu dira urteotan. Herritarren parte-hartze aktiboa ezinbestekoa izan da bilketa prozesuan. Ekitaldia jendez gainezka egon zen, eta oso hunkigarria izan zen iraganeko bizimodua ezagutzea.

Ekitaldia jendez gainezka.

Hemendik aurrera, urtean hiru elkarrizketa egitea adostu da, herritarren ahozko ondarea biltzen eta xehetasunez aztertzen jarraitzeko. Horregatik, ibarrean hezi den pertsona egokiren bat ezagutzen baduzu, bidali zure proposamena info@larraun.eus helbidera edo deitu 948 504 207 telefono zenbakira.