Araxes Ikastxearen 50. urteurrena hemen da

Mailope Aldizkaria 2025ko api. 7a, 10:57

Apirilaren 12an egun osoko festa bat antolatu du Araxes eskolako hezkuntza komunitateak. Iragana, oraina eta etorkizuna batzen dituen festa izanen da eta ospatzeko, bertako ikasle eta irakasleek ikus-entzunezko hau sortu dute.

Egunean zehar hainbat ekintza izango dira: fanfarrea, kantu jira, herri kirolak, umeentzako jolasak, bingoa, zozketa, musika eta sorpresak. Festa giroa borobiltzeko, bazkaria ere eskainiko da, eta helduentzat zein umeentzat menu bereziak egongo dira.

Bazkarirako txartelak eskolan, Beteluko ostatuan eta Arribeko surtidoaren janari dendan daude salgai. Festa guztientzat irekia izango da, eta antolatzaileek herritar guztiak gonbidatu dituzte egun eder eta hunkigarri hau ospatzera.