Ekimen honek tokiko produktuen kontsumoa sustatzea, kontsumo arduratsua bultzatzea eta ingurumenarekiko kontzientzia piztea ditu helburu. Gainera, azokak kultura eta aisialdia uztartuko ditu jarduera osagarriekin: herriko trikitilariak eta dantzariak, artisautza tailerrak, haurrentzako jolasak eta Gorritiren sekretuak antzezlana izango dira egun osoan zehar.
Beteluko azokaren ondoren, 2025eko egutegian beste lau hitzordu aurreikusi dira: maiatzaren 18an Gorritin (Latxa arrazako aharien IV. enkantea), ekainaren 1ean Goizuetan (Emakume Artzainen Eguna), irailaren 14an Leitzan (XVIII. Talo Eguna) eta azaroaren 2an Jauntsaratsen (Gaztain Eguna).
Azoka hau Mendialdeko hamar udalerrik antolatzen dute txandaka (Araitz, Arano, Areso, Basaburua, Betelu, Imotz, Goizueta, Larraun, Leitza eta Lekunberri), eta Cederna Garalur, Plazaola Turismo Elkartea, Habelarte eta tokiko kontsumo taldeekin elkarlanean garatzen da. Ekimenak Nafarroako Gobernuaren babesa jasotzen du, eta Plazaola Turismo Elkartea arduratzen da komunikazioaz eta zabalkundeaz.
Hurbildu zaitez eta ezagutu eskualdeko zapore, ofizio eta ohitura onenak, bertatik bertara.