Martillo Txiki Perkusio Eskolaren ekitaldia atzo hasi zen

Mailope Aldizkaria 2025ko api. 10a, 11:24

Martillo Txiki Perkusio Eskola. Argazkia: Igor de Castro Martiarena.

Apirilaren 9tik 11ra bitartean, Martillo Txiki Perkusio Eskolaren ekitaldi berezia ospatzen ari da Gabari Gune Irekian. Hiru eguneko egitarau honetan, ikasleek ikasitakoa erakutsiko dute, arratsaldero 17:30ean hasita.

Kontzertu hauen atzean Igor de Castro Martiarena dago, urteetako esperientzia perkusioaren bidez transmititzen dabilen irakaslea. Martillo Txiki sortu zenetik, musikarekiko grina piztu eta gazteen sormena garatzeko topagune bihurtu da.

Erritmoa eta ikasleen lanaren emaitza zuzenean entzuteko aukera paregabea da. Hurbildu Gabari Gune Irekira!