Araxes, Nafarroako Kirol Jokoetako Txapeldun

Mailope Aldizkaria 2025ko api. 16a, 09:14

Araxeseko kadeteak, Nafarroako Kirol Jokoetan. Argazkia: Unai Ijuko Saralegi.

Apirilaren 13an, Altsasun jokatu zen Nafarroako Kirol Jokoetako (NKJ) Herri Kirol Txapelketako finala. Araxes taldea izan zen garaile kadete mailako proba konbinatuan. Horrez gain, sokatiran ere podiumean amaitu zuten, hirugarren postua lortuta.

Lehia estua espero zen proba konbinatuan, eta hala izan zen. Araxesek lehen txandan parez pare amaitu zuen Basaburuarekin, baina bigarren txandan aurreratzea lortu zuen. Azkenean, Basaburua gogor aritu zen, baina Araxesek lau segundoko aldeari eutsi zion eta txapela eskuratu zuen, 9 minutu eta 46 segundoko denborarekin.

Sokatiran, berriz, ustekabeko emaitza izan zen. Egindako lan bikainari esker, etxeko taldeak hirugarren postua lortu zuen, Andra Mari eta Basaburua taldeen atzetik.