Agur esan diete herritarrek moja klaratarrei

Mailope Aldizkaria 2025ko api. 23a, 15:23

Lekunberriko komentua. Argazkia: Nafarroako Eliza.

Apirilaren 22an, Lekunberriko  herritarrek bertako komentuan bizi ziren ahizpa klaratarrak agurtu zituzten.

130 urtez eskainitako zerbitzuen ostean, zazpi ahizpek komentua utzi eta beste komunitate batzuetara joan dira, besteak beste; Tuterara eta Erriberrira.

Agurrean, Lekunberriko eta inguruko herritar ugari elkartu ziren mojak agurtzera. Eliza jendez gainezka zegoela, eukaristia berezia ospatu zuten, eta komunitate desberdinetako hainbat ahizpa elkartu ziren. 

Elkarbizitzari amaiera eman ondoren, Lekunberriko herritarrek besarkada kolektibo baten bidez, klaratarren fedea, zerbitzua eta komunitatearekiko konpromisoa eskertu zituzten.