Errenta aitorpena euskaraz egin nahi duzu?

Mailope Aldizkaria 2025ko api. 24a, 10:13

Internet bidez, telefonoz, banketxean edo aholkularitzan egin dezakezu, aurten ere, euskaraz!

Herritarrek administrazioarekin dituzten harremanak euskaraz izan daitezen bultzatu nahian, 2024 urteko errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiaraziko dute apirilaren 1etik aurrera UEMAk eta hainbat erakunde publikok, elkarlanean. 

 

Autolikidazio proposamena

  • Jasotako proposamena onartzerakoan, telefonoz zein Internet bidez, euskaraz egin nahi duzula esan, eta aurrerantzean ogasunak agiriak euskaraz bidaliko dizkizu.

 

Mekanizatua

  • Hitzordua hartzerakoan, adieraz ezazu ogasunarekin harremanak euskaraz izan nahi dituzula. 
  • Horrela eskatuz gero, ogasunarekin harremana euskaraz izan dezakezu, bai aurrez aurre, eta bai telefonoz zein Internet bidez ere. 
  • Ogasunak sinatzeko ematen dizun orria ere euskaraz jaso dezakezu.

 

Internet bidezkoa

  • Errenta programaren euskarazko bertsioa jaitsi Internetetik eta hobetsitako hizkuntza atalean euskara hautatu. 
  • Aholkularitzaren bat aukeratzen baduzu, berariaz adierazi beharko duzu aitorpena euskaraz egin nahi duzula. 
  • Beste modu batean egin baduzu (finantza erakunde batean, esaterako), euskaraz egiteko eska dezakezu.