Hogei herritar inguru bertaratu ziren, eta 100 kWko instalazioei buruzko informazio zehatza jaso zuten. Plaka hauek Lekunberriko kiroldegiaren teilatuan kokatu nahi dituzte, eta %60ko laguntza ekonomikoa lortzea espero dute.
Proiektu hau Lekunberri, Iribas, Alli, Mugiro eta Etxarriko bizilagunentzat da. Guztira, 40 kontsumitzailek parte hartu ahal izango dute, bakoitzak 2,5 kW jasoz.
Beranduago, apirilaren 15ean, bigarren bilera bat antolatu zuten eta dagoeneko 32 pertsonek eman dute izena. Datozen egunetan, erabiltzaileen kopurua osatzea espero dute.
Amaitzeko, maiatzaren hasieran, diru-laguntzaren berri jakitean, interesa izaten jarraitzen duten herritarrekin proiektua gauzatzea espero da, urrirako instalazioa abiarazi behar baita.