Giro ederra Santa Engraziako Erromerian

Mailope Aldizkaria 2025ko api. 28a, 14:36

Herritarrak baseliza barruan. Argazkia: Joxe Mari Zabaleta.

Apirilaren 16an, Santa Engrazia eguna izan zen. Aurten, Uitziko baselizako meza  bezperan eman zuten. Beranduago, apirilaren 27an, erromeria nagusia ospatu zuten.

Inaxio Azkoaga apaiza bi egunetako mezen gidari izan zen, eta Uitziko herritarren parte-hartzea eta laguntza azpimarratu zituen. Ohiturari jarraituz, batzuk oinez eta beste batzuk autoz, Uitziko ermitaraino igo ziren.

Lehenengo erromerian egin zen hamaiketakoa. Argazkia: Joxe Mari Zabaleta.

Eguraldi goibela izan arren, giro ederra nagusitu zen. Uitzi, Gorriti eta Leitza inguruko 70 lagun inguru elkartu ziren. Hurrengo erromeria Arruizko Santa Luzia baselizan ospatuko da, maiatzaren 11n, 12:30ean. 

Inaxio Azkoaga apaiza meza ematen. Argazkia: Joxe Mari Zabaleta.