‘Teknoadineko’, Gizarte Zerbitzuek sustatzen duten proiektua

Mailope Aldizkaria 2025ko mai. 2a, 10:09

Teknoadineko proiektua, Altsasu, Etxarri-Aranatz eta Irurtzungo Gizarte Zerbitzuek bultzatutako sare komunitarioa da.

 65 urtetik gorako bizilagunek bizi dezaketen hauskortasun soziala eta bakardadea egoerak prebenitzeko eta komunitateko pertsonez eta baliabideez osatzen da. Bakardade ez hautatuari erantzun bat emateko sortu zen eta elkar zaintza duen gizarte integratzaileago bat eraikitzea du helburu.

Informazio gehiago nahi baduzu, Gizarte Zerbitzuetan informazioa eskatu edo Osasun Etxean galdetu.

Harremanetarako, deitu 688 75 67 08 zenbakira, edo idatzi tenkoadineko@garain.eus helbide elektronikora.