Lanposturako eskatzen diren gutxieneko baldintzak hauexek dira: Nekazaritza-adar batean, ingurumen-zientzietan edo antzekoetan tituluduna izatea, euskara C1 maila edo baliokida izatea, eta B1 gida-baimena edukitzea. Hortaz gain, lanpostuarekin lotura duen prestakuntza osagarria, lanbide-esperientzia eta eskualdea ezagutzea baloratuko dira.
Urtebeteko eta jardunaldi osoko kontratua eskaintzen da, egoeraren arabera luzatzeko aukerarekin.
CVak, hizkuntza-titulazioen kopia konpultsatuak eta lanbide-bizitzaren ziurtagiria info@cederna.es helbidera bidaliko dira, eta mezuaren izenburua "MENDIALDEKO ELIKADURA TEKNIKARIA" izanen da.
Epea 2025eko maiatzaren 21ean, 14:00etan, bukatuko da. Aukeraketa-prozesuari buruzko argibide gehiago jasotzeko sartu www.cederna.eu/eus / Dinamizazio-profila. webgunean edo deitu 948 20 66 97 telefono-zenbakira.