Mendialdeko Azoka Ibiltariarekin bat enginez, Latxa arrazako IV. Enkante Nazionala eginen dute Gorritin

Mailope Aldizkaria

III Latxa arrazako Enkante Nazionala, Gorritin.

Latxa arrazako IV. Enkante Nazionala eginen dute maiatzaren 18an, Gorritin. Egitasmoa 10:00etatik 15:00etara burutuko da, eta ardi latxaren inguruko adituak zein zaleak elkartuko dira.

Enkantearekin batera, Mendialdeko Azoka Ibiltaria eginen dute 11:00etatik 14:00etara. Tokiko produktuak ikusi, dastatu eta erosteko aukera paregabea izanen da: gazta, eztia, loreak eta artisautza-produktuak, besteak beste.

Ekitaldia Plazaola, Cederna Garalur, Habelarte, Nafarroako Gobernua, eta Lekunberriko eta Larraungo udalen laguntzarekin antolatu da.