Atzo Latxa arrazako ahari genomikoen IV. Enkante Nazionala izan zen

Mailope Aldizkaria 2025ko mai. 19a, 10:47

Gorritin osaptu zen Latxa arrazako IV. Enkante Nazionala. Argazkiak: Plazaola Partzuergo Tursitikoa.
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None

Aurten ere Mendialdeko Azoka Ibiltaria eta Ahari Genomikoen Enkante Nazionala egun berean izan ziren Larraungo ibarrean, Gorritin hain zuzen ere.

 

Larraungo Udalak 2022tik bultzatzen du ekitaldi hau, ASLANA elkartearekin elkarlanean. Hauekin batera, beste erakunde batzuek ere laguntzen dute, hala nola Plazaola Partzuergo Turistikoak, Cederna Garalurrek eta Habelarte Elkarteak.

Enkantearen aurreko edizioen arrakasta eta Mendialdeko Azoka Ibiltariak hartu duen ospea ikusita, udalaren apustua irmoa da eta bi ekitaldi hauek eskualde osoko azoka eta ekitaldien egutegian finkatzea espero du.

Horrela, aurten ere, Larraungo Udalak bere baliabideak azokaren esku jarri zituen eta enkantea arrakastatsua izan zen. Helburu horretan, latxa arrazaren hobekuntza genetikoan espezializatutako ASLANAren ((Nafarroako Ardi Latxa Hazleen Elkartea) laguntza teknikoa eta profesionala jaso zuen antolakuntzak. “ARDI” POCTEFA proiektuaren bidez ASLANAk lortu du bere hautapeneskeman ebaluazio genomikoaren metodologia berritzailea sartzea, eta horrek hobekuntza erritmoan eta lan egiteko moduan aurrerapenak ekarriko ditu.

Gorritin, atzo, balio genetiko handiko ahariak enkantean jarri zituzten, Latxa arrazaren hobekuntza jendarte osoari eskainiz. Ekitaldia 10:00etan hasi zen, enkantean jarri ziren ahari genomikoen erakusketarekin, eta hortik aurrera, 12:40ean hasi zen enkantea.

 

Larraungo Udalak lekukoa hartuko zion Betelukoari

Beteluk, pasa den apirilaren 13an, Mendialdeko Azoka Ibiltariaren 6. edizioari hasiera eman zion. Oraingo honetan, Gorriti herriaren txanda zen. Gogoratu behar da, 2025an, apirila eta azaroa bitartean Mendialdean egingo diren azoketan, nekazaritzako elikagaien eta artisauen postuez gain, jarduera eta ekitaldi osagarriak ere izango direla.

Hurrengo azoketarako egutegia,  honako hau da:

  • Ekainak 1: Goizueta + Emakume artzainen eguna + Talo Eguna
  • Irailak 14: Leitza + XIX. Talo eguna
  • Azaroak 2: Jauntsarats (Basaburua) + Gaztain eguna

 

Bertako produktuak eta artisautza

Guztira 29 postu izan ziren Gorritiko azokan. Nekazaritzako elikagaien 16 postu: gazta, eztia, taloa, hestebeteak, haragia, ogia, arrautzak, etab. Eskaintza honi, eskualdeko artisauen 13 artisautza postu gehitu behar zaizkio: zura, bitxiak, haurrentzako ipuinak, zeramika, metala, ehungintza, etab.

Antolakuntza lanetan Mendialdeko 10 udalek parte hartzen dute (Araitz, Arano, Areso, Basaburua, Betelu Imotz, Goizueta, Larraun, Leitza eta Lekunberri), Cederna Garalur eta Plazaolako Turismo Partzuergoaren koordinazio teknikarien laguntzarekin, baita Mendialdeako HABELARTE baserritarren elkartea eta, zonaldeko Araizko Zaporeak LeitzEKO, zonaldeko hezkuntza zentroak eta “Bertatik Bertara Dinamika” bezalako kontsumo elkarteen laguntzarekin ere. Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen du.

Ahari genomikoen enkantearen inguru informazio gehiago izateko Maite Lasarte, ASLANAko teknikariaren telefonora deitu dezakezu: 636347472.