Erakusketa Gabari Gune Irekian izango da, eta inaugurazioa maiatzaren 21ean, asteartea, arratsaldeko 18:30ean ospatuko da. Ondoren, maiatzaren 22tik 25era, ikusleek erakusketaz gozatzeko aukera izango dute.
Bisita gidatuak euskaraz garatuko dira. Lehenengoa maiatzaren 23an, osteguna, arratsaldeko 18:30ean, eta bigarrena, berriz, maiatzaren 25ean, larunbata, eguerdiko 12:00etan. Bisita hauek Ibai Arrieta del Pico argazkilari gipuzkoarrak eskainiko ditu, erakusketan ikusgai dauden argazkien egileak. Jarduera doakoa izango da.
Janela erakusketa
Janela bat dugu Gorka Urbizu musikariaren Hasiera bat diskoaren kantetako bat. Orain, erakusketa ere bilakatu da. Musikari nafarrarentzat bere lehen bakarkako diskoaren osagarria da erakusketa hau, “leiho txiki bat da Hasiera bat diskoaren sortze eta garatze prozesura gerturatzeko, bira hasi eta lehen zuzenekoetako argazkiak ere badaude bertan”.
Urbizuk Berri Txarrak eta beste hainbat proiektutan oso aktibo ibili ondoren, horretaz guztiaz askatzeko beharra sentitu zuen duela lau urte. Gelditzeko unea zela pentsatu zuen eta ondoren, plazaratu zuen disko berria, sorkuntza prozesu berezi baten ostean. Izan ere, Lleida inguruko 1904ko antzoki zahar batean amaitu eta grabatu zituen azken diskoan entzun daitezkeen abestiak.
Ordutegia:
- Maiatzak 22-23: 18:00-20:00
- Maiatzak 24-25: 11:00-14:00 · 17:00-20:00