Lekunberriko Dantzari Txiki Eguna ospatuko da datorren larunbatean

Mailope Aldizkaria 2025ko mai. 22a, 06:00

Tirikitrauki Dantza Taldea Lekunberriko Plazan. Argazkia: Lekunberriko Udala.

Maiatzaren 24an, goizeko 11:30ean, Ongi etorria eta Agurra egingo dute Herriko Plazan. 12:00etan, hainbat emanaldi eskainiko dituzte: Apalo (Anfiteatroan), Katetxiki (Etxe Gorrietan) eta Iturritak (Euskaldunan). 13:00etan, dantzari guztien emanaldia eskainiko dute Herriko Plazan. 14:30ean, herri bazkaria izango da, eta ondoren, DJ Oixani musikariarekin dantzaldia Jaian Jai Frontoian.

Egitasmoan parte hartuko duten dantza taldeak hauek dira: Aurrera (Leitza), Orritz (Irurtzun), Tirikitrauki (Larraun) eta Aresoko Dantza Taldea.

Euria bada, emanaldiak Plazaolako Kirolgunean izango dira.