Ekitaldia goizeko 10:00etan irekiko da, eta naturaren maitaleentzat hitzordu ezin hobea izango da.
Bertan, lore eta landare mota askotarikoak bilduko dituzte, tokiko eta inguruko ekoizleen eskutik. Amaitzeko, eguerdiko 13:00etan, euro baten truke, menestra banaketa eskainiko dute, zapore berriak dastatzeko aukera paregabea eskainiz.
Azoka hau Lekunberriko Udalak, Lekunberri eta Larraungo Kultur Sailak eta Lore eta Landareen Azokako bolondresek elkarlanean antolatutako egitasmoa da.