Dantzari Txiki Eguna arrakastatsua izan zen

Mailope Aldizkaria 2025ko mai. 27a, 13:33

Dantzari txikiak Lekunberriko herriko plazan. Argazkia: Maite Lasarte.

Maiatzaren 24an, goizeko 11:30ean, dantzari txikiek Ongi etorria eta Agurra egin zuten Lekunberriko Herriko Plazan. 12:00etan, hainbat emanaldi eskaini zituzten Apalo (Anfiteatroan), Katetxiki (Etxe Gorrietan) eta Iturritak (Euskaldunan) kaleetan.

 

Dantzari txikiak Iturritak kalean. Argazkia: Maite Lasarte. 

13:00etan, dantzari guztien emanaldia egin zuten Herriko Plazan. 14:30ean, herri bazkaria izan zen eta ondoren, DJ Oixani musikariarekin dantzaldia Jaian Jai Frontoian.

Egitasmoan parte hartu zuten dantza taldeak hauek izan ziren: Aurrera (Leitza), Orritz(Irurtzun), Tirikitrauki (Larraun) eta Aresoko Dantza Taldea.

Musikariak eta dantzari txikiak kalejiran. Argazkia: Maite Lasarte.