Ibarberri eskolako ikasleek horma-irudi bat margotu dute

Mailope Aldizkaria 2025eko maiatzaren 29a

Eskolako berrikuntzak amaitzen ari direla eta, maiatzaren 23an eta 24an, eskolako aurrealdean,  DBH1 eta DBH2ko ikasleek mural bat margotu zuten.

Iker Uribe tailerraren dinamizatzailea izan zen, eta Luixi Aldaburu laguntzen aritu zen. Horma-irudi koloretsua egin zuten, non “Euskaraz bizi” eta “Elkar mugituz egingo dugu” leloak nabarmendu zituzten.