Natura eta Zaldiak, Intzako udaleku bereziak

Mailope Aldizkaria 2025ko mai. 30a, 12:02

Bittor Salvatierra, Aukeraren sortzailea. Argazkia: Aukera.

Natura eta Zaldiak udalekuak antolatu dituzte 5-13 urte bitarteko haurrentzat. Aukeran izango dira, Intzako Perunea baserrian: ekainaren 30etik uztailaren 4ra eta uztailaren 7tik 11ra (9:00–14:00).

Bittor Salvatierra, Aukeraren sortzailearen eskutik, zaldiekin jarduerak, jolasak, mendi ibilaldiak eta eskulanak egingo dira, betiere naturarekiko eta animaliekiko errespetua sustatuz.

 Prezioa: aste osoa 140 €, egun solteak 35 €, eta %10eko deskontua bigarren anai-arrebarentzat.

Informazio gehiago eta izen-emateak: www.equinoaukera.com / 639 370 645