Mailope aldizkaria eta Aralar irratia eraldatzen

Mailope Aldizkaria 2025ko eka. 2a, 12:07

Bi hedabideen eskaintzaren inguruko saioa.

Proiektu komunikatibo berria garatu aurretik, bi bilera egin zituzten Mailope aldizkaria eta Aralar irratia eraldatzeko prozesuari begira ahalik eta ikuspuntu gehien jasotzeko.

Berta, kazetaritza munduko adituek, kolaboratzaile, udalek, erabiltzaileek, etab. parte hartu zuten. Bi saio gauzatu zituzten; lehenengoa maiatzaren 20ean eta bigarrena maiatzaren 27an.

Komunitateak-herritarrek  aldizkaria eta irratiari egindako eskariei buruzko lan saioa. 

Bilerak Beteluko Udaletxean garatu ziren. Bi saioetan, Aldizkaria eta irratiaren egitura, beharrak, berrikuntzak, saretzeko teknikak, etab, eztabaidatu zituzten. 

Mailope Kultur Elkarteak, eskualdeko Udalek eta Tokikomek antolatutako ekimena izan zen.