Istripua izan zen A-15 errepidean, Larraun parean

Mailope Aldizkaria 2025ko eka. 4a, 12:33

A-15 errepideko istripuan kiskalitako hainbat ibilgailu. Argazkia: M.ARISTETA.

Pasa den astelehenean, A-15 errepideko Leitzarango autobian istripua gertatu zen, 30,1 kilometroan, Donostiarako noranzkoan, Lekunberri eta Leitza artean.

Istripuaren ondorioz, bi norazkoen erreia itxi behar izan zutela jakinarazi zuten. Nafarroako Gobernuak adierazi duenez, kamioi batek eta auto batek talka egin zuten, eta kamioia Pagozelaiko tunelaren parean gelditu zen. Kamioi horren gidaria, 50 urteko gizonezkoa, Irungo Bidasoa Eskualdeko Ospitalera eraman zuten, polikontusioekin.Talkaren ondorioz, bigarren kamioi bat gelditu zen eta hirugarren kamioiak eta furgoneta batek talka egin zuten. Azken hiru hauek sutan hasi ziren. Jarraian, hiru autok talka egin zuten, eta ibilgailuen kalteak baino ez ziren izan.