'Capitanes del reino' liburuaren aurkezpena

Mailope Aldizkaria 2025ko eka. 4a, 15:48

Bihar 19:00etan, Lekunberriko Udaletxeko Batzar Aretoan, José Antonio Beloquik Capitanes del Reino eleberria aurkeztuko du.

"1476an, Nafarroako Erresumak, gerra zibilak ahuldua, bere bizilagun boteretsuen mehatxuari aurre egin behar izan zion: Aragoi, Gaztela, Frantzia eta arbitro ustel gisa jarduten zuen Vatikano bat. Biziraupenaren aldeko borroka horren erdian, Jaime Velaz de Medranok, itzal handiko familia noble bateko seme bigarrenak, bidaia bat hasiko du, eta bere denbora markatuko duten gertaeren lekuko eta protagonista bihurtuko da".

Sarrera doakoa izango da.