San Migel santutegiko atea Pasaiatik Aralarrera eraman dute

Mailope Aldizkaria 2025ko eka. 16a, 10:38

Aralarko San Migel santutegiko atearen garraioa. Argazkiak: Joxe Mari Zabaleta.
None
None
None
None

Hainbat herritarrek erromesaldia egin zuten ekainaren 9tik 15era, Aralarko San Migel santutegiko atea Pasaiatik, Albaola Itsas Kultur Faktoriatik, tenpluraino eramateko. Osotara, zazpi etapa egin zituzten, urrian eraso bandaliko bat jaso zuen atea artisau estiloan konpondu zuten lantegitik Aralarrera eramateko.

Atea idi-gurdiz eraman zuten Albaolatik Astigarragara, eta han oinez hasi ziren, 86 kiometroan Gipuzkoako eta Nafarroako 21 herri zeharkatuta: Astigarraga - Villabona (15 km, ekainak 9), Villabona – Tolosa (6 km, ekainak 10), Tolosa – Lazkao (19 km, ekainak 11), Lazkao - San Gregorio (9,7 km, ekainak 12), Lizarrusti gaina - Etxarri Aranatz (16,9 km, ekainak 13), Etxarri-Aranatz - Uharte-Arakil (9,2 km, ekainak 14), Uharte Arakil – Santutegia (10,7 km, ekainak 15).

Santutegian, ehundaka lagun bildu ziren eta ate berria jarri ostean, Mikel Garciandia gotzainak eukaristia eman zuen beste lau apaizekin eta Iruñeko Katedraleko musika-kaperarekin. Ondoren, Sakanako txikiek dantza ikustaldia eskaini zuten eta pintxo-jate herrikoi batekin topaketa jai giroan amitu zuten.

 

Argazkiak: Joxe Mari Zabaleta.