Ibilbidea: zirkularra
Distantzia: 5,1 Km
Desnibela: 87 m
Zailtasuna: erraza
Bidea:
1- Itzulia Arruizko plazaren ondoan dagoen iturrian hasiko dugu, hemendik behera jaitsiz eta elizarantz igoko gara. Ondoren pistan aurrera jarraituko dugu ukuilu batera iritsi arte.

2- Ukuilua baino lehen dagoen bidegurutzean ezkerretarantz hartuko dugu gure bidea, eta pistan aurrera jarraituko dugu behortetik barrena, inguruak eskaintzen dizkigun bistez aprobetxatuz.

3- Pistaren amaieran dagoen bidegurutzean, seinale hori bat aurkituko dugu eta bertan eskuinerantz hartuko dugu Pagaditxarreko haritzaren eskuinetik gora eginez. Zuhaitzetako marka horiak jarraituko ditugu kasu honetan.


4- Hurrengo bidegurutzera iristean eskuinerantz hartuko dugu, beheraka. Behera jaistean nagusiagoa den bide batera iritsiko gara eta hemen ezkerrerantz joko dugu, aldapan behera zuhaitzetako marka horiei jarraituz ermitara iritsi arte.

5- Behin ermitara iristean eskuinerantz hartuko dugu gure bidea, gorantz eginez.


6- Gora iristean, aldapan behera doan pista hartuko dugu, eta lehen bidegurutzera iritsiko gara, honen ostean hasieran egin dugun bide berdinarekin iturrian bukatuz.