Oihana Azkorbebeitia eta Asier Rajado izan dira garaile Euskal Herria Mendi Erronkan

Mailope Aldizkaria 2025ko eka. 20a, 11:39

None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None

354 lasterkari atera dira Euskal Herriko mendi erronkan. Lasterketa Leitzako plazan hasi eta amaitu zen, eta giro ezin hobea izan zen eguraldi goibela egin arren. Oihana Azkorbebeitiak eta Asier Rajado Barberenak irabazi zuten Euskal Herria Mendi Erronka. Erreleboka, Miren Bastida eta Beñat Ibañez izan ziren bizkorrenak. Eskualdeko azkarrenak, Itxaro Zabaleta Leitzarra, Mikel de Carlos Lekunberritarra izan ziren. Erreleboetan, berriz, Lucia Ayestaran eta Orgi Soroa izan ziren garaile.

Ekainaren 7an  jokatu zuten Euskal Herria Mendi Erronkaren hamaikagarren edizioa. Lasterketari hasiera eman aurretik, Gure Zirkuko kideei omenaldia eskaini zieten euskararen alde egiten duten lana azpimarratuz. Zortzietan atera ziren Leitzako plazatik Euskal Herria Mendi Erronkako parte hartzaileak. 67 kilometroko erronka osatzeko asmoa zuten 354 lasterkari atera ziren irteera puntutik: 327 gizonezko eta 27 emakume eta erreleboka, lasterketaren lehenbiziko zatia osatu behar zuten 25 lasterkari. 

Euskal Herria Mendi Erronkan parte hartu zuten 50 bikotetatik 44k lortu zuten helmugara iristea. Ultra lasterketan, 296 izan ziren hamahiru ordu baino lehen helmugara ailegatu zirenak: 273 gizonezko eta 23 emakumezko. 

Gizonezkoetan, Asier Rajado Barberena andoaindarra izan zen bizkorrena (6.52.05). Podiuma Oier Elorza Abaunzek (7.01.07) eta Gaizka Sotil Etxabek (7.05.36) osatu zuten. Mikel de Carlos Gorriak ibarreko lehenengo postuan lortu zuen (7:41:42).

Emakumezkoetan Oihana Azkorbebeitia Urizar izan zen garaile (8.05.28).  Zabaleta izan zen bigarren (8.14.29) eta Uxue Fraile Azpeitia (8.23.48) hirugarren. Hala ere, Itxaro zabaletak irabazi zuen eskualdeko lehenengo postua.

Erreleboka, Miren Bastida eta Beñat Ibañez izan ziren bizkorrenak (7.07.03) eta Naiara Elolak eta Iosu Elolak (7.11.01) eta Vanesa Arbelaitzek eta Xabi Ondarok (7.41.30) osatu zuten podiuma. Lucia Ayestaran eta Orgi Soroa ibarreko lehenengo postuan sailkatu ziren (8:11:36).

 

  • OROKORRA:

IZEN-ABIZENAK

HERRIA

DENBORA

DE CARLOS GORRIA, MIKEL 

LEKUNBERRI

7 :41:42

 

LANSALOT ERASO, AIMAR 

 

LEKUNBERRI

8 :48:20 

 

LEKUNBERRI LARA, GORKA 

 

ALDATZ, LARRAUN

9 :13:12 

 

GONZALEZ OCHOTORENA, IVAN 

 

LEKUNBERRI

9 :32:55

 

ALDAVE ALUSTIZA, ORKATZ 

 

LEKUNBERRI

9 :32:55 

 

IRIBARREN AGUIRRE, INIGO 

 

LEKUNBERRI

9 :35:07

 

GURREA PRADOS, IÑIGO 

 

LEKUNBERRI

9 :36:01 

 

AYESTARAN GARRALDA, PABLO 

 

LEKUNBERRI

10:11:59 

 

ZABALETA OLAECHEA, MIKEL 

 

LEKUNBERRI

10:46:25

 

ESTANGA ARAMBARRI, AIMAR 

 

LEKUNBERRI

11:01:06 

 

LASARTE GARCIA, XABIER 

 

LEKUNBERRI

11:56:43 

 

BULDAIN SESTELO, HODEI 

 

LEKUNBERRI

12:14:45 

 

YABEN MARIÑELARENA, IKER 

 

LEKUNBERRI

12:25:44 

 

 

  • ERRELENBOAK:

IZEN-ABIZENAK

HERRIA

DENBORA

AYESTARAN, LUCIA / SOROA, ORGI

LEKUNBERRI / LEKUNBERRI

8:11:36

BEZDICEK, ELISABET / MIKEO, JAIONE

LEKUNBERRI / LEKUNBERRI

9:21:10

BELAUNZARAN, HAIZEA / BEGUIRISTAIN, BINGEN

LEITZA / ALDATZ

9:31:53

ALDAREGIA, IBAI / BALDA, AMAIA

LEKUNBERRI / LEKUNBERRI

10:54:06

ILLARREGI, JOANES / BARRIOLA, NAHIA

LEITZA / LEKUNBERRI

11:14:28

MORENO, MANEX / FERNANDEZ, EVA

LEITZA / LEKUNBERRI

12:36:47