Arrakastatsua izan zen 'Mataton Vol. II' festa

Mailope Aldizkaria 2025ko eka. 23a, 18:37

Mataton Vol. II festara Joan zen jendea dantzatzen. Argazkia: Bingen Beguiristain.

Pasa den larunbatean ospatu zen Mataton Vol. II jaialdia Larraungo Ibarberri eskolako patioan.

Bigarren urtea da herriko Mataderoko gazteek regetoia entzuteko eta dantzatzeko aukera eskaintzen duen festa hau antolatzen dutela. Aurreko urtean izandako arrakasta aipagarria izan zen, eta aurten ere,  giro bikaina izan zen.

Lehenengo, tradizioari eutsiz, mus txapelketan jokatu zuten eta 18:30etatik aurrera musika eta dantzak hartu zuten lekukoa: (T)rio de Janeiro, Izzei & Eneko (etxeko musikariak) eta Eneko Rivera aritu ziren eszenatoki gainean. 

Eguraldi onak lagunduta, ehunka lagun bildu ziren, eta gaua goizaldera arte luzatu zuten.