Egun berezi hura ospatzeko, gazte antolatzaileek egitarau zabala prestatu zuten: eguerdian Iago Magoaren ikuskizuna, bazkaria, Lide Arrigeren bakarrizketa eta arratsaldean Inner taldearen kontzertua.
Giro ederra izateaz gain, ekitaldian egon ziren herritarrek “egun hunkigarria” izan zela azpimarratu zuten. “Hainbat belaunaldiren inplikazioarekin, Printzak, herri ekimenak eta autogestioak bizirik jarraitzen dutela erakutsi du, eta proiektua ezagutu nahi duenarentzat, ateak zabalik jarraituko dute”.