Saioan, Malloen ondoan dagoen herri ederreko bizilagunak elkarrizketatu dituzte, horien artean: Juan José Otamendi, Martina Ascaray, Martin Estánga, Joxe Mari Intxaurrondo, Izaskun Ezkurdia, Oskar Estanga eta Jexux Estanga.
Gaintzan lantzen diren soroak, ganadua eta lan prozesua azaltzeaz gain, soroetako belarra ibarreko baserrietara jaisteko erabiltzen zuten kable-sistemaren funtzionamendua azaldu dute.
Amaitzeko, Uztegiko Jexux bizilagunak hartu du lekukoa.
Gehiago jakin nahi baduzu, bideo osoa ikus dezakezu YouTube kanalean: https://labur.eus/r44ccgqm