Iruñeko Erresuma 'Urmuga, mendiak eta musika' jaialdiko protagonista izango da

Mailope Aldizkaria 2025eko uztailaren 3a

Jaialdia uztailaren 11tik 31ra bitartean egingo da. Edizio honetan, proposamen artistikoa Iruñeko Erresumaren arrasto historikoari buruz izango da, gaztelu, monasterio eta mendietan barrena.

Hamaika ibilbide eta hamaika kontzertu egingo dituzte: Aralar, Irumugarrieta, Uxue, Rocaforte, San Juan de la Peña, Etxauzia, Irati eta Orhin, besteak beste, Et Incarnatus, Donostiako Orfeoia eta Olaia Inziarteren emanaldiekin. 

Izen-emateak ekainaren 15ean zabaldu ziren, eta etapa batean edo gehiagotan parte hartu ahal izango da, doako kontzertuekin edo borondatezko ekarpenekin. 

  • Izena emateko, idatzi vainfo@urmuga.eus helbide elektronikora, edo deitu  696146752 telefono zenbakira.