Ostiral arratsaldean, otordutxo batekin hasi ziren festan. Larunbatean, Mugiroko Benta jatetxean, bazkari herrikoia ospatu eta mus txapelketa egin zuten.
Amaitzeko, San Pedro egunean, erronda eta Larraun Pilota Eskolako partida politak ikusteko aukera izan zen. Giro ederra egon zen egun guztietan eta eguraldiak ere asko lagundu zuen.