Ekainaren 21ean, Madozko festak ospatu zituzten. Herriko emakumerik helduenak diren Aurora Zarranz eta Rosa Mari Otamendik emanen zioten hasiera egunari txupinazoarekin. Ondoren, vermouth-a eta bazkari herrikoia egin zituzten sagardotegian. Bazkalostea girotzeko, bingoa eta akordeoilaria izan zituzten. Arratsaldean, haurrentzako ginkana egon zen herri osoan zehar, baita txokolatada ere. Hainbeste urteren ondoren, ederki berreskuratu zituzten festak Madotzen.