Hobekuntzak egin dituzte Plazaolako Bide Berdean

Mailope Aldizkaria 2025eko uztailaren 7a

Eraikuntza lan hauek Nafarroako Turismo Zuzendaritzak bultzatu ditu, eta 500.000 euroko inbertsioa egin da. 

Egokitutako 12 kilometrotan egin dituzten berrikuntzen artean, baranden instalazioa, mugikortasun murriztua duten pertsonentzat aparkaleku-plazen sorrera, tuneletako argiteriaren hobekuntza eta seinaleztapen irisgarria nabarmendu daitezke.

Inauguraziora Turismoko Zuzendari Nagusia, turismo-sektoreko eragileak eta inklusioaren alde lan egiten duten erakundeak hurbildu dira: ASORNA, EUNATE, ANFAS, COCEMFE eta Itsuentzako Nafarroako Kirol Kluba.