Umore ederrean joan ziren Azkarateko festak

Mailope Aldizkaria 2025ko uzt. 8a, 08:50

None
None
None
None
None
None
None
None
None
None

Uztailaren 4tik 7ra ospatu zituzten Azkarateko San Ferminak.

Argazkiak: Axier Beaza. 

Ostiralean, txupinazoarekin hasi ziren, eta ondoren, 2024ko jaioberriei ongi etorria egin zieten. Mus txapelketa eta afari autogestionatuarekin jarraitu eta DJ Arki eta Earki musikarien emanaldiarekin amaitu zuten. Larunbatean, haurrentzako jolasak, puzgarriak, dantza saioak eta gaueko kontzertuak izan ziren.
Igandean, Udane Ostoloza eta Olaia Esnaola harri-jasotzaileek eta Ibai Soroa eta Txomin Amundarain Arribeko aizkolariek, ikuskizun ikusgarria eskaini zuten. Gainera, sagardo dastaketa, tortilla lehiaketa eta trikitilariak kalez kale aritu ziren, giro ederra mantenduz. Astelehenean, San Ferminen omenezko meza eta erromeriaz gain, bertso bazkaria egin zuten, eta azken trikitixa emanaldiarekin alai amaitu zituzten herriko festak.