Beteluko Presa garbitu dute

Mailope Aldizkaria 2025ko uzt. 8a, 12:24

Udako oporrak gertu dauden honetan, Beteluko Udalak bertako presa garbitu eta egokitzeko lanak burutu ditu, bainurako gunea erabilgarri egon dadin herritarrentzat eta bisitarientzat.

Azken asteotan inguruko belardiak, bazterrak eta erreka txukundu dituzte, espazioa segurua eta atsegina uzteko helburuarekin. Herritarrek gogorarazi dute gune natural paregabe hau errespetuz eta arduraz erabiltzea funtsezkoa dela: “Zaborrik ez uztea eta ingurumenarekiko jarrera egokia bermatzea ezinbestekoak dira”.