Betelun hobekuntza lanak egingo dituzte

Mailope Aldizkaria 2025ko uzt. 11a, 06:00

Beteluko Udalak hainbat hobekuntza-lan aurreikusi ditu datozen hilabeteetarako. Batetik, urria baino lehen Aiztitxo eta San Donato inguruko mendiak sasiak kendu eta larreak garbituko dituzte, ingurua leheneratzeko eta artzaintzarako baldintza egokiak bermatzeko.

Lan horien kostua 18.000 euro ingurukoa izango da, eta 12.000 euro inguruko dirulaguntza jasoko da Nafarroako Gobernuko Ingurumen Sailetik.

Bestetik, Aiztitxoko iturria berritu eta ingurua txukuntzeko lanak egingo dituzte. Proiektu honek %70eko dirulaguntza jasoko du Nafarroako Gobernuko Abeltzaintza Sailetik.

Bi esku-hartze hauek herriko ingurunea zaintzeko eta baliabide naturalak egokitzeko helburuarekin gauzatuko dira.