Alerta laranja Nafarroan, ekaitz bortitzen arriskuagatik

Mailope Aldizkaria 2025eko uztailaren 11

Gaur arratsaldean prezipitazio oso gogorrak, ekaitzak eta txingorra espero dira lurralde osoan.

Meteorologiako Estatu Agentziak maila laranjako ekaitza iragarri du Nafarroako erdialdea. Gaur arratsaldean, 16:00etatik aurrera txingor handia eta haize bolada oso gogorrak izango dira.  Nafarroako Ebroko Erdialdean eta Erriberan 80-100 mm pilatu daitezke 3-6 ordutan.

Prest egon, kontuz ibili eta eguraldiaren iragarpen eguneratuenaren berri izan.