Horretarako, 55-65 urtetik gorako emakumeen ahotsak bilatu eta bildu ditu; haurtzaroaz, gaztaroaz eta gaur egungo bizimoduaz hitz egiteko. “Zuen oroitzapenek, zuen bizipenek, eta zuen eguneroko borrokek gure herrien historia aberasten dute. Zuen ahotsak entzun behar dira” azaldu du Bereziartuak.
Hainbat egun igaro ditu gure eskualdean egonaldi artistikoak egiten, ideiak biltzen, eta bertako paisaiak, herritarrak, katuak, etxeak eta kaleak ilustratzen.
Uxuek bizitako esperientzia ikus-entzunezko ederren bidez partekatu ditu bere instragrameko kontuan: https://www.instagram.com/berexiart/ / (@beraxiart).