LAN ESKAINTZA: Mailoperako eta Aralar irratirako KAZETARIA behar dugu

Mailope Aldizkaria 2025ko uzt. 31a, 14:26

Noren bila gabiltza?

  • Kazetaritzan, ikus-entzunezkoetan edo Komunikazioan lizentziatua.
  • Lan jarduna euskaraz gauzatzeko gaitasuna.
  • 2 urteko esperientzia gomendagarria antzeko lanpostuetan.

Eskaintzen dena:

  • Kontratu mugagabea eta berehalako inkorporazioa.
  • 6 orduko lanaldia.
  • Ordutegi malgua.
  • Telelanerako aukerak.
  • Garatzeko eta formatzeko aukerak.
  • Lekunberrin lantokia behar den material guztiaz.
  • Urteko soldata gordina: 21.314,055€ (1526,25x14 paga).

Funtzio nagusiak:

  • Mailoperen ikus-entzunezko eta papereko edukien estrategia eta ildo editoriala zehaztu behar du.
  • Edukien estrategia eta ildo editoriala jarraituz egin behar du lan.
  • Eskualdeko gaiekin eguneratuta egon behar da.
  • Eskualdeko sarearekin informazio fluxuak identifikatu behar ditu eta epe luzerako harremana uztartu eta mantendu.
  • Eskualdeari lotutako urteko ekintzak identifikatu eta planifikatu behar ditu.
  • Eskualdeari lotutako komunitatearen parte hartzea bultzatu behar du euskarri eta formatu desberdinetan.
  • Informazio iturriak aztertu eta egiaztatu behar ditu, iturri fidagarriak erabiltzen saiatu.
  • Webgunea egunero elikatu behar du, albiste txikiekin eta argazkiekin.
  • Papereko edukia ere digitalean aprobetxatu behar du.
  • Sortutako edukiari zabalkundea eman behar dio sare sozialetan, astero 3–5 post igota.
  • Gutxienez astean 3 ikus-entzunezko eta egunero irratirako edukiak ekoitzi behar ditu.
  • Kolaboratzaile sarean lan egin eta eten gabeko
  • komunikazioa/harremana ziurtatu.

Zure zain gaude! Animatu eta bidali zure aurkezpena eta CV irailaren 8ra bitartean, info@mailope.eus posta elektronikora.