Lekunberriko XXIX. Antzinako Azoka

Mailope Aldizkaria 2025ko abu. 4a, 11:49

None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None

Abuztuaren 3an ospatu zuten azoka Plazaola-Mendialdearen ekitaldirik errotuenetako bat izan zen, eta milaka bisitari erakarri zituen. Edizio honetako gai nagusiak ofizio zaharrak izan ziren, eta Lekunberriko kaleetan 65 postu baino gehiago elkartu ziren, tokiko eta Nafarroa osoko produktu ekologiko eta artisauen eskaintzarekin.

Bertako kaleak eta etxeak mimoz eta ilusioz apaindu zituzten eta parte-hartzaileek Erdi Aroko arropak jantzi zituzten antzinako azoketako giroa birsortzeko asmoz. Goizean, ezkilak jo eta txistulari, trikitilari eta juglareek giroa alaitu eta 12:00etan, banderaren dantza tradizionala ospatu zuten. Ondoren, ibilbide antzeztua izan zen. Egunean zehar, musika ibiltaria, artisautza-postuak, dantzak, erraldoien konpartsa, eta su ikuskizuna izan ziren.

Antzinako Azoka gero eta jasangarriagoa, irisgarriagoa eta inklusiboagoa izan dadin, Plazaolako  Partzuergo Turistikoa eta Lekunberriko Udala, Nafarroako Gobernuko Turismo Zuzendaritzaren jarraibideekin bat eginez, hainbat neurri abiarazi zituzten: garraio publikoa sustatu, aparkaleku egokitua eskaini eta "Zaborra 0" kanpaina martxan jarri zuten.