Plazaola-Mendialdea Ezagutu

Mailope Aldizkaria 2025ko abu. 5a, 10:25

Larraun.

Uda honetan, Plazaola-Mendialdea Ezagutu programan, jarduera bereziak eskainiko dituzte. Natura, ondarea eta parte-hartze komunitarioa uztartzen dituzten esperientzia jasangarri eta hezitzaileak izango dira. 

Alde batetik, Bisita gidatuak, tailerrak, ibaiaren garbiketa, eta beste ekintza interesgarri ugari antolatu dituzte.

Bestetik, Argazki Lehiaketa abiarazi dute. Programa osoan zehar parte hartu dezakezu, edozein jardueretan ateratako argazkiak erreserbak.plazaolamendialdea@gmail.com helbide elektronikora bidaliz.

  • Irudien proiekzioa, bozketak eta irabazlearen hautaketa programaren itxiera-ekitaldian egingo dira.
  • Saria: produktu lokalek osatutako saskia.
  • Izen-eman nahi baduzu: https://reservas.redexploranavarra.es/esp-plazaola-mendialdea.
  • Info+: 948 507204 / www.plazaola.eus.