Araitz eta Betelu: Jaibusa Leitzako Tiburzio festetan

Mailope Aldizkaria 2025eko abuztuaren 7a

Gure eskualdean mugikortasunaren premia larria dago, ez baitago herri guztietara iristen den garraio publikorik. Ondorioz, San Tiburtzio festetan gazteek alkohola edan ezkero autoa ez hartzeko joan-etorri autobusa martxan jarri dute Araitz eta Betelun.

Autobusa abuztuaren 14an (osteguna) aterako da, Arribeko Surtidoretik eta Betelutik, bi irteera-ordurekin: 23:00etan eta 00:30ean.

Itzulera, berriz, Leitzako DYA-ko kaletik izango da, goizeko 05:00etan, 06:00etan eta 07:00etan.

Prezioa: 1,5 euro.

Ongi pasa eta kontuz ibili!