Baso-suteen arriskua oso altua da egunotan Nafarroan

Mailope Aldizkaria 2025ko abu. 11a, 12:44

Baso-suteen prebentzioa. Argazkia: Nafarroako Gobernua.

Tenperatura altuen eraginez eta prezipitazio gutxien ondorioz, baso suteen arriskua "muturrekoa" izango da datozen egunetan Nafarroa ia osoan. Beraz, alerta handiko egoera datorkigu. 

Hala iragarri du AEMET meteorologia agentziak, eta SOS Nafarroak bere aldetik, suteak sor ditzakeen edozein jarduera saihestea gomendatu du. Horregatik, gure eskualdeko Udalek jardueren zaintza eta behaketa kontu handiz ibiltzeko deia luzatu dute: 

  • Sute arriskua sortzen duten makinak eta ekipoak kontu handi erabili beharko dira. 
  • Debekatuta dago hirigintza lurra ez den lurzoruan sua egitea aisialdirako, edozein motatako erreketak egitea (material piroteknikoa, barbakoak...), eta ibilgailuak basoko pistetan eta beste landa bide batzuetan ibiltzea. 
  • Ikuskizun piroteknikoen ospakizuna gutxienez aste bat lehenago jakinarazi behar zaie SOS Nafarroa-112 zerbitzuei. 

Sutea gertatuz gero, 112ra lehenbailehen deitu.