Lekunberri eta Larraun: Jaibusa Leitzako Tiburzio festetan

Mailope Aldizkaria 2025eko abuztuaren 13a

Gure eskualdean mugikortasunaren premia larria dago, ez baitago herri guztietara iristen den garraio publikorik. Ondorioz, Leitzako festetan gazteek alkohola edan ezkero autoa ez hartzeko, joan-etorri autobusa martxan jarri dute Lekunberrin eta Larraunen.

Autobusa abuztuaren 14an (osteguna) aterako da Lekunberriko frontoitik, bi irteera-ordurekin: 23:30ean eta 01:00etan.

Itzulera, berriz, Leitzako DYA-ko kaletik izango da, goizeko 05:00etan, 06:00etan eta 07:00etan.

Prezioa: 1,5 euro bidai bakoitzeko.

Ongi pasa eta kontuz ibili!