Ohi bezala, hiru egunez Arriben izan dituzte festetako ekitaldiak. Tarte horretan dantza, musika, mus txapelketa, puska-biltza, haurrentzako jokoak, otorduak eta, nola ez, herri kirolak izan dituzte.
Herri afarian, berriz, bi aukera izan zituzten: autogestionatua edo zikiro jatea. Azkenean, jendetza bildu zen eta giro ederra izan zuten.