Araizko Kablearen Eguna irailaren 20an ospatuko dute

Mailope Aldizkaria 2025ko abu. 19a, 17:16

Araizko Kablearen Eguna 2024.
Irailaren 20an, larunbatez, ospatuko da aurten Araizko Kablearen Eguna. Goizeko 10:30ean Gaintzatik abiatuko dira oinez parte-hartzaileak eta bisitariak Zezelainera, Kablearen Behatokia dagoen tokira. Bertan erakutsiko dute garai batean belarrak Malloan nola egiten ziren eta belar burusiak nola garraiatzen zituzten kable sistema erabiliz.

 

Ondoren, jaia berriro Gaintzara itzuliko da, eta elizaren atrioan jarriko duten tabernan jan-edanerako aukera izango da. Egunari amaiera emateko, bazkari herrikoia prestatuko dute Gaintzako Sonbelu Elkartean. Bazkarirako txartelak aldez aurretik erosi behar dira Arribeko Surtidorean: haurrentzako 12 euro eta helduentzako 20 euro.

Antolatzaileek ibilgailuz igotzeko aukera ere eskainiko dute, oinez igo ezin dutenentzako. Euskarazko azalpenak jarraitu ezin dituztenei zuzenduta berriz, aldibereko itzulpen zerbitzua egongo da t.me/araitzirratia Telegram kanala erabiliz. Horretarako mugikorra eta kaskoak beharko dira.
 

Araizko Kablearen Eguna 2024.