Leitzarango autobia (A-15) itxi dute kamioi batek Larraunen izandako istripuaren ondorioz

Mailope Aldizkaria 2025ko abu. 21a, 12:53

A-15 errepidean istripua izan duen kamioia.

Gaur goizean kamioi batek istripua izan du eta bi erreien gainean gurutzatu da Donostiarako noranzkoan, Larraun parean.

Ezbeharra 06:40ean gertatu da, 135,300 kilometroan. Kamioilaria, 55 urteko gizonezkoa, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute.

Istripuaren ondorioz, autobia 07:10ean itxi behar izan dute, 127. kilometroan, eta zirkulazioa NA-1300 errepidetik desbideratu dute.