Irailaren 6an Larraun ibaia auzolanean garbituko dute herritarrek

Mailope Aldizkaria 2025ko ira. 2a, 13:42

Irailaren 6an, goizeko 10:00etan, "Larraun ibaia zaindu dezagun" ekimena gauzatuko dute Plazaola-Mendialdea Ezagutu programaren baitan.

Jarduerak, hiru ordu eta erdi iraungo du. Parte hartzaileak Beigorri aparkalekutik abiatuko dira, eta Larraun ibaiaren ekosistema ezagutzeko interpretazio ibilbidea egingo dute. Halaber, ibai inguruko zaborra bilduko dute auzolanean, kanoekin eta oinez.

Ekintza guztiz doakoa eta adin guztietarako egokitua izango da, baina plaza kopurua mugatua da. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, deitu 613 096 968 telefono zenbakira.