Txupinazoarekin hasi ziren, eta ondoren, errondarekin jarraitu zuten etxez etxe. Igandean, DJ Oixanirekin parrandan aritu ondoren, pilota partiduak jokatu zituzten. Beranduago, Mus Txapelketan, Xabier Juanena eta Martin Zaldua izan ziren aurtengo muslaririk onenak.
Festak ederki amaitzeko, txokolatadaz gozatzeko aukera ere izan zuten. Giro bikainean igaro zituzten euren egunak.