Araiztarren izenean udal ordezkarien bisita eta lore sorta ederra jaso zituen etxean pasa den irailaren 6an. Osasunez ongi eta buruz argi egoteko giltzarri omen ditu apetitua ez galtzea eta otorduetan baso txiki bat ardo edatea.
1925ean Atalluko Ugaldea etxean jaioa, abuztuaren 6an bete zituen 100 urte aspaldiko urteetan Urduzibitarte etxean bizi den Jesusa Intxaurrondok.