Palestinaren aldeko elkarretaratzeak egin dituzte Lekunberrin eta Araitzen

Mailope Aldizkaria 2025ko ira. 8a, 10:31

“Israeli boikot”, “Genozidioa stop!” eta “Israelekin harremanak eten”  lelopeekin elkarretaratzeak egin zituzten irailaren 5ean Lekunberri eta Araitzen.

Gernika Palestina herri ekimenak deituta egin dituzte elkarretaratzeak Euskal Herri osoan, eta Palestinako herria sufritzen ari den genozidioa salatu dute.

Ekimena 2023ko urrian Euskal Herrian jaio zen Israel eta Palestinaren arteko gatazkan emandako gertaerek sortutako arduratik. "Israelgo estatuak palestinarren aurkako genozidio saiakera" salatu du Gernika Palestina herri ekimenak.

Sindikatu, alderdi eta mugimendu sozialek adierazpen bat sinatu dute, nazioarteari Israelekin harreman militarrak eta komertzialak eteteko eskatuz, bakea lortzeko. Irakurri hemen adierazpena: ADIERAZPENA